Nafarroako kirol kudeaketa sektoreko patronalak aldebakarrez soldata igoko duela egindako iragarpenak greba desmobilizatzeko helburua dauka

2022/11/18
Agedena patronalak %4,5eko soldata igoera egingo duela iragarri du. Igoera hori ez da sindikatuekin hitzartu, eta ez du inolako bermerik. Patronalaren aldebakarreko mugimendua da, gaur hilabete beteko duen greba mugagabea geldiarazteko.

Agedena patronalak iragarri du soldatei %4,5eko igoera aplikatuko diela. Alde bakarretik egin duen mugimendua da, sindikatuekin ezer adostu gabe eta horren berri eman gabe.

Iragarpen honen helburu bakarra Nafarroan kirol kudeaketako langileak KPIren araberako soldata igoerak dituen hitzarmen baten alde egiten ari diren greba mugagabea desmobilizatzea da. Gaur hilabete beteko duen greba.

Gainera, igoera hori ez dago bermatuta denboran, eta ez du esan nahi hitzarmena indarrean dagoenik. Horrek ere ez du esan nahi 2023an gora egingo duenik.