Nafarroako lan istripuen egoera larria salatzeko elkarretaratzea

2022/06/10
ELAk elkarretaratzea egin du gaur beste sindikatu batzuekin batera Nafarroako lan-istripuen egoera larria salatzeko. Aurten 9 pertsona hil dira lan-istripuan, horietako lau bi eguneko epean, erabateko prekarietatean eta oinarrizko segurtasun-neurririk gabe. Garesen eta Ollokin bi egunetan izandako lau lan-heriotzen aurrean, Lan Osasuneko Institutuko eta Lan Ikuskaritzako plantillak 50 pertsonekin indartzea eskatzen du ELAk, enpresetako segurtasun-baldintzak kontrolatzeko.

Hildakoen gertuko pertsona guztiei babesa eta eskaera adierazi ondoren, ELAk Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu du, aste honetan bertan adierazi baitu, patronalak egin ohi bezala, Nafarroan  Prebentzio Legea betetzen dela, nahiz eta jakin enpresek urtero diru kopuru handia ordaintzen dutela zigorretan, eta lan-heriotz guztien ia erdia arrazoi zuzena segurtasun-neurririk ez egoteagatik gertatzen dela.

ELAk bereziki tamalgarritzat jo du Gobernuak erantzukizun kolektiborako egindako deia, plantillen segurtasuna bermatzeko betebeharra enpresaburuari baitagokio, eta administrazio publikoari berari hori betetzen dela kontrolatzekoa. ELArentzat arduragabea dena da urteetan zehar Lan Ikuskaritzan 15 langile bakarrik izatea Nafarroako 40.000 lantokitan lan egiten duten 300.000 pertsonen segurtasun-baldintzak kontrolatzeko.

Hori dela eta, ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio utz diezaiola beste alde batera begiratzeari eta arreta desbideratzeari, eta handitu ditzala berehala Lan Osasuneko Institutuari eta Lan Ikuskaritzari esleitutako bitartekoak, horien plantillak 50 pertsonako kontratazioarekin indartuz eta Europako batez besteko ratioarekin berdinduz.