ELArentzat garrantzi handia du atzo Nafarroako Legebiltzarrak ahobatez onartu zuen LHE-ILPa

2015/01/16
ELArentzat garrantzi handia du atzo Nafarroako Legebiltzarrak ahobatez onartu zuen LHE-ILPa
Azpikontrata publikoetan dagoen prekarietate laboralarekin amaitzeko erabaki garrantzizkoa dela atzoko erabakia adierazi du gaur goizean Iruñean Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiak. ELAk bere esker ona adierazi nahi die, eta zorionak eman, HEL hau sinatu duten 14.635 pertsonei.

ELAk nabarmendu egin du HELean jaso diren edukien garrantzia: subrogazioa, aplikatu beharreko hitzarmenak eta zigorrak -zerbitzua eteteraino- baldintza hauek betetzen ez dituen enpresentzat. Gobernuak aukera aparta du prekarietate laborala beren finantzazioaren menpeko sektoreetan.

ELAk nabarmendu nahi du lege honek Nafarroan milaka langileren baldintzetan izango duen eragina (garbitasunekoak, herrilanetako eraikuntzakoak, eskualde-garraioetakoak, hondakinen bilketan dihardutenak, haurreskoletakoak, kirol monitoreak...). Aurrerantzean hauek bermatuta izango dute lehiaketa publikoetan parte hartzen duten enpresek ez dituztela proposamen merkeegiak egingo, langileen soldata eta baldintzen lepotik.

Azkenik, ELAk zoriondu nahi izan ditu sinadurak biltzeko kanpainan parte hartu duten sindikatuko militanteei; berriz ere erakutsi dute beren lanarekin sindikatu batek gizartea eraldatzeko indarraren oinarria kalean dagoela, ez sasi-elkarrizketa sozialeko mahaietan.