Nafarroako merkataritzaren alorreko negoziazio kolektiboaren defentsan

2011/11/24
ELA, CCOO eta LAB sindikatuek manifestazioa deitu dute igande honetarako, azaroak 27. Manifestazioaren helburua Nafarroako merkataritzaren alorreko negoziazio kolektiboa defendatzea izango da. Protesta ekintza Iruñean izango da, eta 11:30tan hasiko da Gurutze Plazatik, goizeko 11:30etan

Manifestazioaren leloa "Merkataritza borrokan-En defensa de la negociación colectiva" izango da. Jakina denez, merkataritzaren alorrean dauden 12 hitzarmenetik 8 blokeaturik daude, patronalaren erruagatik.