Nafarroako Ogasunak 2007an baino %11,5 gutxiago eskuratu du

2009/06/23
Era berean, soldatakoak ez diren errentak aitortzen dituztenek iruzur fiskal itzela egiten dutela salatu du ELAk.

2008an hazi den zerga bakarra Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga izan da (%6,8ko hazkundea). Gainerako zergen ondoriozko diru-bilketak gutxitu egin dira 2007ko urtealdikoen aldean: Sozietateen gaineko Zergak eragindako bilketa aurreko urtekoa baino %29,3 txikiagoa izan da, BEZak eragindakoa %23,1 txikiagoa, eta zerga bereziena %2,1 murritzagoa. Datuok ELAk argitaratu duen txostenean jasotzen dira.  

Irakurri txostena