Nafarroako Ogasunaren langileek egunero egiten dute protesta, Errenta Aitorpena irauten duen bitartean
2012/06/14
Eskirotz kaleko bulegoaren langile publikoak (Errenta Aitorpena, Nafarroako Buletin Ofiziala, eta Arreta Zuzena) egunero elkarretaratzen dira haien lan zentroaren aurrean, zerbitzu publikoen alde eta murrizketen aurka, batez ere Nafarroako funtzionarioak jasaten ari direnak.
Ekintza hauek Errenta Aitorpena bukatu arte iraungo dute (ekainak 22ra arte hain justu), eta publikoa den baliabideak UPN-PSNren xahutze jarrera salatzeko balioko dute.