Nafarroako sektore publikoan izandako hauteskundeen emaitzen balorazio positiboa

2007/05/16
ELA-Gizalanek oso modu baikorrean baloratu ditu Nafarroako sektore publikoko eremuan atzo gauzatu ziren hauteskunde sindikalen emaitzak. Honela funtzio publikoan ELAK mantenduriko lan ildoak sendoturik ageri dira gaurko egunean.

Hauteskunde prozesu honetan eskuhartu duten sektore guztiak kontutan harturik, 280 delegatuetatik ELAk 36 delegatu lortu ditu eta honek hirugarren indar sindikal bezala sendotzea dakar.. Hauteskundeak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: Osasunbidea, Nukleo, Foru Polizia, Justizia, Ogasuna, Irakaskuntza Publikoa, Larrialdietarako zerbitzua, Administrazio Publikoaren Institutoa, Enplegu Zerbitzua, Ongizate Saila, Lan Osasuneko Institutoa eta Gaztedia eta Kirola saila. Aurreko hauteskunde prozesuarekiko eta eremu berdinekiko, 2003an baino 28 ordezkari gehiago aukeratu dira.

Azken lau urtetan ELA-Gizalanek buruturiko lanaren errekonozimendua adierazten dute emaitza hauek, eta bide batez, ELAk bere osotasunean ordezkatzen duen sindikal eredua. Honen ondoren ELA prest dago, gehiengoaren arauak errespetatuz, beharrezko batasun sindikala bultzatzera hain zuzen funtzio publikoaren langileon errekonozimendu eta duintasunezko jomugarekin.

Batetik, hauteskunde prozesu honetan eskuhartu duten sektore guztietako langileak zoriondu nahi ditu ELAk eta, bestetik , ELAri bozka eman dioten langileoi bereziki eskerrak adierazi. Sistema Publikoarekin bere konpromezua berresten du ELAk, eta bide batez sektore publikoaren langileon bizi eta lan baldintzak hobetzen borrokatzeko asmo irmoa.