Nafarroako Unibertsitatean izandako atentatua gaitzetsi du ELA-k

2008/10/30
ELA-k gaitzetsi egin du gaur goizean Nafarroako Unibertsitatean eginiko atentatua. Bertan zaurituak izan diren pertsonei gure elkartasuna adieraztearekin batera , lehen bait lehen osatu daitezen espero dugu. Gizartean haserrea sortzen duten honelako ekimenak bertan behera uztea exijitzen du ELA-k beste behin.

ELA-k indarra eta bortxakeriaren bideak alde batera uzteko exijentzia berresten dio ETAri, pertsonen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain herri honek bizi duen gatazka demokratikoki gainditzeko oztopo nabaria direlako.