Nafarroan ez da zerga-iruzurra murriztuko

2008/09/10
Nafarroako gobernuak zerga-iruzurra murrizteko prestatu duen plangintzak ez du iruzurra desagerrarazteko balio izango, ELAren ustez. Ikuskaritza-gastura bideratzen diren baliabideak argi islatzen dute Miguel Sanzen gobernuak zerga-iruzurraren aritzeko duen borondate politiko eza.

Ikuskaritza-lanetan diharduen taldeari lau lagun baino ez zaizkio gehitu 2003tik 2007ra bitartean, eta, hala eta guztiz ere, ikuskatu beharreko zergapekoen kopurua 350ekoa izan da aipatutako epealdi osoan.  

Irakurri Txostena