Nafarroan jai egun eta igandeetan saltokiak zabaltzearen aurka

2008/02/28
ELA eta LAB sindikatuek Nafarroako saltokiak igande eta jai egunetan zabaltzearen aurkako kanpaina aurkeztu dute Iruñean. Herrialde honetan hiru egunetara mugatuta dago saltoki eta merkatal guneen irekiera jai egunetan. Akordioa aurten bukatzen da eta hainbat saltoki gunek hiru egunetako kupoa handitzea proposatu dute.

ELA eta LAB datozen asteotan jai egun eta igandeetan saltokiak ez zabaltzearen aldeko kanpainari ekingo diote Nafarroan. Kanpainaren barruan 14ean Iruñean El Corte Ingles-en aurrean elkarretaratuko dira.