Kayser Automotive

Nahiz eta irabaziak izan, enpresak egin nahi dituen 4 kaleratzeren aurka mobilizatu dira

Nahiz eta irabaziak izan, enpresak egin nahi dituen 4 kaleratzeren aurka mobilizatu dira
Batzordeak elkarretaratzeak egin ditu atzo eta gaur 13:30etatik 14:30etara, eta bihar beste bat dago deituta "Kayserren ez dago inor soberan. Lanpostuen defentsan " lelopean.

Kayser Automotive automobilgintzaren sektoreko enpresak 67 langile inguru ditu, ELAk (2 delegatu), LABek (2 delegatu) eta CCOOk (ordezkari 1) ordezkatuta, eta plantilla feminizatua duen enpresan elkarretaratzeak deitu dituzte otsailaren 11, 12 eta 13rako, 13:30etik 14:30era, enpresak lau pertsona kaleratzeko hartutako erabakiaren aurka.

Kayser Autmotivek onurak izan ditu 2025era arte, eta egoera ekonomiko ona du. Hala eta guztiz ere, enpresak etorkizuneko aurreikuspenetan oinarrituta kaleratzeak egin nahi ditu. Zuzendaritzak uko egiten dio kaleratzeen alternatibak baloratzeari, hala nola ERTE baten aplikazioa edo enplegua mantentzea ahalbidetzen duten beste neurri batzuk.

"Kayserren ez dago inor soberan, Lanpostuen defentsan" lelopean deitutako elkarretaratzeekin, Batzordeak espero du enpresak benetako negoziazio bat irekitzea lanpostu guztiak mantentzeko, eta ez du baztertzen beste bide batzuk aztertzea.