Naipes Heraclio Fournieren langileen %90 batu da hirugarren greba egun arrakastatsura

2022/11/16
Naipes Heraclio Fournieren langileen %90 batu da hirugarren greba egun arrakastatsura
Hirugarren greba eguna izan dute gaur Naipes Heraclio Fournieren eta plantillaren ia %90ak hartu du parte. Enpresak ez du oraindik langileen eskaeretara hurbiltzeko keinurik egin eta, eskaintza aldatzen ez bada, Batzordearen jarrera aldatuko ez dela adierazi du ELAk.

Enpresako langileek bizikleta martxa egin dute gaur Gasteizko erdigunean eta, protesta amaitzeko, elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren atarian. Langileak pobreziara bultzatzen duen prozesua gelditzea eskatzen diote enpresari. Enpresaren jarrera aldatu ezean jarraitu egingo dute mobilizazioekin.