Nanclares Okako espetxean hildako presoa dela eta ELAko espetxeetako sektorialaren komunikatua

2005/09/07

Nanclares Okako espetxean irailaren 2an gertatutako presoaren heriotzaren inguruan ELAko espetxeetako sektorialak honakoa agertu nahi du:

  1. Lehenik eta behin hildakoaren familiari doluminak.
  2. Giza eskubideen eta pertsona guztien askatasunen defentsan dugun konpromisoaren baitan, Naclaresen bizi den egoera latza eta jasangaitza dela azpimarratzen dugu.

  3. Azken hilabeteotan Langraitzen izandako gertakari larriak aztertuta, batetik, egoitzaren egiturazko egoera kaotikoaren ondorio direla uste dugu (giza baliabide eta baliabide materialen eskasiak erabat baldintzatuta), eta bestetik zuzendaritzaren zoritxarreko kudeaketaren ondorio.

  4. Zentzu honetan egoera honetaraino iristeko egoitzako zuzendaritzak zenbait jokabide eta portaera ezagutu, onartu eta babestu ditu. Horregatik Nanclareseko zuzendariak ez dauka gure konfiantzarik egoitzak behar dituen neurri urgenteak abian jartzeko. Horregatik kargutik kentzea eskatzen dugu, prozesua bermeekin aurrera eraman ahal izateko.

  5. Argi dago kargutik kentzearekin bakarrik ez direla arazoak bat batean konponduko. Argi dago harago joan behar dugula eta Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeen arduradunak askotan aipatu duen plan berezia benetan garatzea lortu behar dugu.

  6. Gertakari hauek espetxeetako langileen irudiarengan izan duten eragin ezkorraz kezkatuta gaudela zaldu nahi dugu.

  7. Sektorial honek aspaldidanik aipatu du euskal espetxeen arazoa ez dela bakarrik zuzendaritza txar baten ondorio, garrantzitsua izan arren, baliabide falta eta geur egungo legediak errazten dute adibidez Nanaclareseko gertakariak pasatzea.

  8. Amaitzeko eskatu nahi dugu gai latz hauek zehaztasunez tratatzea eta helburu alderdikoiekin ez erabiltzea.