NATO
NATOren eta militarizazioaren aurkako mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriko hainbat erakunde sozial eta sindikalek (Gerrarik EZ, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta pentsiodunek) elkarretaratzeak deitu dituzte ekainaren 25ean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Mobilizazioen helburua Donald Trumpek NATOren goi-bileran ezarri nahi duen gastu militarraren igoeraren aurka agertzea da. Era berean, azken hilabeteetan ikusten ari garen gerra-eskalada arbuiatzen dute deitzaileek.
“NATOn egoteak arriskuan jartzen gaitu, Euskal Herrian bizi garenok aukeratu ez ditugun gerretara garamatzalako. Euskal Herriak ezezko botoa eman zion NATOri 1986an, eta, beraz, ezinbestekoa da diskurtso belizistari aurre egitea. Gerrarekin negozioa egiteari uko egiten diogu, eta arbuiatzen dugu euskal enpresa batzuk aukera gisa ikustea hainbeste sufrimendu dakarrenak”.
Hauek dira mobilizazioak
- BILBO Isozakiko eskailerak 11:30
- DONOSTIA Boulevard 19:00
- IRUÑEA Udaletxe plaza 18:00
- GASTEIZ Loma Jenerala plaza 19:00