NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

Natran lortutako aurreakordioak erosahalmena bermatuko du

2024/03/02
Urtarrilaren 30etik mobilizazio eta greba ezberdinak egin ondoren, ostiralean aurreakordio batera iritsi zen Natrako (Oñati) enpresa batzordea eta langileengana eraman zuen proposamenaren berrespena eskatzeko. Asanbladan langileek akordioa babestu zuten.

Hitzarmena 2023-2025 arteko iraupena izango du, ultraktibitate mugagabea, inaplikazio-klausula eta beste bermeak. Soldaten igoerak izango dira: KPI (2023), KPI + 0,9 (2024) eta KPI +1 (2025). Azken urte honetan KPI %3tik behean geratzen bada, igoera KPI+0,5 izango da.
Errelebo kontratua egongo da langileak horrela eskatu ezkero eta fijo diskontinuoak fijo mugagabe partzialak egiteko baldintzak hauexek dira: 24 hilabetetan 18 lan egiten badituzte
Kategoria igoerak hauek izango dira:
◦ Ofizial 1: Langileen %20 gutxienez kategoria honetan egongo da (lehen %18)
◦ Ofizial 1A:
▪ 2023: 85 pertsona
▪ 2024: 90 pertsona
▪ 2025: 95 pertsona
• 4. txandako lan-baldintzen hobekuntza:
◦ Larunbat goizeko plusa 100€
◦ 4.txandako plus berri bat: 75€
◦ 61 urtetik gorako langileek 4.txandan lan ez egiteko aukera
◦ Behinbehineko eta fijo diskontinuoek sortutako egunak gozatzeko aukera

Beste behin argi geratu da langileek kolektiboki egindako grebak eta mobilizazioak direla helburuak lortzeko bide bakarra.