Nazio Batzordeak Adolfo Muñoz proposatuko du Idazkari Nagusiaren Albokoaren kargurako

2007/05/30
German Kortabarriak ELAren Batzorde Eragilea utziko du ekainaren 19an, adineko arrazoiak medio

Datorren ekainaren 19an ELAk Nazio Kontseilua – kongresu arteko organo gorena – bilduko du egun Idazkari Nagusiaren Albokoa eta Komunikazio ardurak betetzen dituen German Kortabarriak Batzorde Eragilean uzten duen hutsunea betetzeko. ELAren barne araudiak zehazten duen legez, adineko arrazoiak medio, kargua utzi behar du Kortabarriak.

Nazio Batzordeak Kontseiluko partaideei dagoenekoz igorritako proposamenak Patxi Agirrezabala Batzorde Eragilean Komunikazio ardura betetzeko jasotzen du. Halaber, Adolfo Muñoz “Txiki”k, egun Negoziazio Kolektiboko arduraduna, Idazkari Nagusiaren Albokoa kargua hartuko du. “Txiki”k Negoziazio Kolektiboko ardura utziko luke.

Aldaketa hauen ondorioz, Batzorde Eragilean funtzioen egokitzapenak proposatzen ditu Nazio Batzordeak. Hauxe da proposamen osoa:


Batzorde Eragilea – izenak eta funtzioa
Batzorde Nazionalaren proposamena

Jose Elorrieta Aurrekoetxea
Idazkari Nagusia / Secretario General

Adolfo Muñoz Sanz
Idazkari Nagusiaren Albokoa / Secretario General Adjunto.

Amaia Muñoa Capron-Manieux
Diruzaina / Tesorera

Patxi Agirrezabala Mundiñano
Komunikazioa / Comunicación

Alazne Alonso Izurza
Atalak / Áreas

Laura Gonzalez de Txabarri Etxaniz
Nazioarteko harremanak / Relaciones Internacionales

Txema Laiseka Biguri
Afiliazioa eta hauteskunde sindikalak / Afiliación y elecciones sindicales

Mitxel Lakuntza Vicario
Nafarroako Koordinazioa/Coordinación Nafarroa
Mikel Noval Fernandez
Gizarte Politika / Política social

Leire Txakartegi Iramategi
Prestakuntza eta Zerbitzu Juridikoak/ Formación y Servicios Jurídicos

Eustakio Uranga Apeztegia
Antolakuntza / Organización.

Joseba Villarreal Olaizola
Negoziazio Kolektiboa / Negociación Colectiva


PROFILAK

German Kortabarria Igartua: Oñati-Gipuzkoa (1949)
Prestakuntzaz abokatua. Ia berrogei urtetako ibilbide sindikala ELAn militatzen. Sindikatuen legeztapenaren aurretik, ELAko lehengo liberatua, Donostiako Garibai kaleko lokalean. 1976.eko Euba-Eibarko Kongresuan ELAren berreraketan eskuhartzen du biziki. Sindikatuen legeztapenarekin bat, 1977an ELAko Zerbitzu Juridikoetara doa Bilbora. Konfederazioko Gabinete Juridikoan betetzen du bere lana 1986an. Batzorde Eragileko partaidea 1988z geroztik Komunikazio arduradun gisa, nahiz eta Prestakuntza atalean ardurak ere izan dituen. Manu Robles Aranguiz Fundazioaren Lehendakaria 1991ean eratu zenetik 2004 arte. Urte horretatik gauregun arte Batzorde Eragilean Idazkari Nagusiaren Alboko kargua izan du. Adineko arrazoiak direla eta kargua uzten du.


Adolfo Muñoz Sanz: Baños de Ebro/Mañueta- Araba (1959)
Gaztetatik ELAko militantea, Euba eta Eibarko Kongresoetan eskuartzen du 1976an, bere militantzia Metaleko federazioan jarraitzen duelarik. ELAko egiturara 1989an sartzen da Zerbitzu Publikoetako Arabako arduradun moduan. Lan horretan 2000. urte arte eman du.Zuzenbide ikasketak amaitzen ditu. Ondoren Gasteiz Eskualdeko Arduraduna izendatua da. Metala Federazioaren Idazkari Nagusia 2003an. Eta 2004 Azarotik honuntz ELAko Batzorde Eragileko partaidea Negoziazio Kolektiboaren arduraz.. German Kortabarriaren hutsunea betetzeko Idazkari Nagusiaren Albokoaren kargurako proposatzen da.


Patxi Agirrezabala Mundiñano: Zarautz-Gipuzkoa (1958)
Maixua eta Historian Lizentziatua. Hezkuntza alorrean militatzen. ELAko egituran inkorporatzen da 1988an Irakaskuntza federazioan. Zerbitzu Publikoak federaziora 1993an pasatzen da;1995tik 2003ra Zerbitzu Publikoetako Idazkari Nagusia izan da eta, federazio hau Irakaskuntzarekin batu ondoren, Gizalan federazio berria gidatu du gaur arte. Batzorde Eragilean Komunikazio atalaren ardura betetzeko proposatua.