Nazio Kontseiluak ohiz kanpoko bilera izango du gutxiengo akordioak negoziazio kolektiboan aztertzeko
2016/09/02
Datorren irailaren 5ean, astelehenarekin, Bilbon ELAren Nazio Kontseiluak ohiz kanpoko bilera izango du; hau da sindikatuko kongresuarteko organo gorena. Bilera honetan aztertuko dira Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek Elkarrizketa Sozialeko Mahaian negoziazio kolektiboari buruz hartu zituzten akordioak, eta adierazpen bat onartuko da horiei buruz.
Eusko Jaurlaritzak gutxiengo akordioei emandako babesa oso larria delarik, ELAk laster egitekoak diren protesta ekitaldiak ere aztertuko ditu.