Nazioarteko Garraiolarien Federazioak "Nekeak hil egiten du" kanpaina hasi du

2005/10/09

<p> Bihar, asteartea, urriak 11, goizeko 9:30tan, ELAko ordezkariak mobilizazio bat egingo dute Biriaton garraio arloan ematen diren lanaldi luzeen aurka kexatzeko. Segurtasuna bermatuko duten gidatzeko lanorduak ezartzeko eskatuko dute Nazioarteko Garraiolarien Federazioaren eskutik antolatutako ekintza honen bitartez. <p/>

<p> Aste osoan zehar, Nazioarteko Garraiolarien Federazioak hainbat ekintza prestatu ditu 135 herrialdetan, "Nekeak hil egiten du" leloarekin. Kanpaina honen helburua garraiolariek egun pairatzen duten egoera salatzea da. <p/>

<p> Kanpaina honen helburua patronalari zein gobernuei garraiolari batentzat 10 edo 12 orduz jarraian lan egitea dituen ondorioetaz ohartaraztea da. Gainera, garraiolarien lan baldintzen hobekuntza eskatuko da. <p/>

<p> Bestalde, ELAk aste osoan zehar kanpaina honen inguruko informazioa zabalduko du sektoreko enpresetan, eta delegatuentzako hainbat ikastaro antolatuko ditu. Ekimen horien helburua garraiolariek ahalik eta istripu gutxien izatea izango da. <p/>