Nazioarteko Garraiolarien Federazioaren eskutik "Nekeak hil egiten du" kanpaina abian

2014/10/07
ELAko ordezkariek mobilizazio bat egin dute gaur Oiarzunen garraio arloan ematen diren lanaldi luzeen aurka kexatzeko. Segurtasuna bermatuko duten gidatzeko lanorduak ezartzeko eskatuko dute Nazioarteko Garraiolarien Federazioaren eskutik antolatutako ekintza honen bitartez.

 

Kanpaina honen helburua patronalari zein gobernuei garraiolari batentzat 10 edo 12 orduz jarraian lan egitea dituen ondorioetaz ohartaraztea da. Gainera, garraiolarien lan baldintzen hobekuntza eskatzen da.