Nazioarteko merkataritza hitzarmenei arbuioa adierazteko sinadurak biltzeko herritar ekimena baztertu egin du Europar Batzordeak
Erabaki honen ondorioz ezinezkoa izango da milioi bat sinadura biltzea Europar Batzordea bere merkataritza politika aldatzera derrigortzeko, edota Europar Parlamentuan gaiaren inguruko saio publiko bat egitea.
Aipatutako bi hitzarmenak sekretupean ari dira negoziatzen, eta urte askotan hainbat arlotan -soziala, laborala, ingurumenekoa, datuen babesekoa- metatutako lorpenen kontrako berebiziko erasoa lirateke. Gero eta botere handiagoa emango liekete multinazionalei eta finantza-kapitalari, eta demokrazia bera ere arriskuan jarriko lukete.
Arriskuok eztabaida publiko eta demokratiko baten bidez ezagutarazteko, eta negoziazioak etetea eskatzeko, Europako 20 herrialdetako 200dik gora mugimendu sozial, sindikatu eta justizia soziala eta ekologikoa helburu duten herritar erakundek erregistratu zuten orain Batzordeak atzera bota duen Herritar Ekimen Europar hau. Batzordeak bere erabakia azaltzeko eman dituen argudio tekniko-juridikoetan zinezko arrazoi politiko eta antidemokratikoak ezkutatu ditu.
Beraz, badugu beste arrazoi bat urriaren 11n TTIP eta CETA salatzeko mobilizazio egun europarrarekin bat egiteko. STOP TTIP-CETA!