Nazioarteko mintegia

2013/01/22
ELAren XIII. Kongresu Konfederal honetan ere nazioarteko sindikatuen presentzia nabarmena izango da. Hain zuzen ere, ELAk nazioarteko lagun horien presentzia baliatu nahi du Kongresuaren bezperan mintegi bat antolatzeko. Hitzordua Euskal Herriko Unibertsitateak Abandoibarran duen paraninfoan izango da, arratsaldeko 15:30tan. 'Aliantza sindikal eta sozialak, harrapaketa neoliberalari aurre egiteko ezinbesteko estrategia' izango da nazioarteko mintegi honen leloa, eta Adolfo Aguirre –CTA-Argentina-, Jacques Letorneau –CSN Quebec– eta Eric Toussaint –CADTM– mintzatuko dira.