Negoziazio kolektiboaren erreforma, betiere murrizketak ekarriko dituen negoziatzeko prozedura bat

2011/05/31
ELAk nabarmendu duenez, jarrera hori ikusita patronala oso lasai dago, bai baitaki CCOO eta UGTrekin akordiorik iristen ez badu gobernuak eman egingo diola eskatzen ari dena, eta hurrengo agintariei are gehiago eskatzeko aukera izango duela. Estrategia hau babesten duten sindikatuek iruzur egiten diote langileen interesen defentsari. Erreforma prozesu honek eskubide laboralen gainbehera bermatzen du, eta sindikalismoak ezin die eraso hauei babesik eman.

ELAk salatu egin nahi du negoziazio kolektiboa erreformatzeko erabili den prozedura onartu ezinekoa dela:

·        CCOO, UGT eta Espainiako patronalaren artean egiten ari diren negoziazioa ezkutukoa eta gardentasunik gabea da. Gizarteari ebatsi egiten zaio langileengan eragin zuzena duen erreforma baten edukiak epaitzeko aukera. Prozesu hau langile-klasea desmobilizatzeko estrategia baten katebegi bat da.

·        Gero eta gai gehiago ari dira eztabaidatzen (mutualitateak, kontratu motak, enpresen kuoten beherapena...), eta guztietan eskubide laboralak murriztea da helburua. Horrela nahasmena hedatzen da.

·        Negoziazio horretan parte hartzen dutenek onartu egin dute krisiaren jatorrian daudela soldatak. Haatik, soldatek 1980tik hona aberastasunaren banaketan zazpi puntutik gora galdu dute.

Espainiako gobernuak hasieratik iragarri zuen erreformak ezartzeko asmoa zuela, erreforma laboralaren eta pentsioen murrizketaren ildotik. Zapateroren gobernuak esan du akordiorik ezean berak egingo duela erreforma.