Negoziazio kolektiboaren erreforma: Monopolio sindikala, txirotzearen truke

2011/02/24
ELAko Batzorde Nazionalak negoziazio kolektiboaren inguruko ebazpena onartu zuen otsailaren 21an. Idatziak patronala, CCOO eta UGT bat datoz ikusmolde zentralizatuan, jasotzen du.“Patronalak bere etekinak handitu nahi ditu. Eta sindikatu espainolek beren mesedetan egindako lege baten bitartez urtetan amestutako ordezkaritzaren monopolioa lortu nahi dute. Horregatik ez die axola peajea ordaintzea, langile-klasearen pobretzea alegia”.

Adolfo Muñoz “Txiki, idazkari nagusiarekin batera, Amaia Muñoa, idazkari nagusiaren ondokoa eta Joseba Villarreal, nagoziazio kolektiboko arduraduna izan dira Bilbon ebazpenaren aurkezpean.

Muñozek esanetan, soldatak defenditzea beharrezkoa eta eragingarria da; jaisteak, berriz, enplegua suntsitzen du. Soldatak igotzea beharrezkoa da. Izan ere, horrela ekonomia erreala indartzen baita, eta ez espekulatiboa.

Bestalde, ELAko arduradunek Madrilen negoziatzen ari den negoziazio kolektiboaren erreforma Euskal erabaki esparruaren aurkako erasoa dela, azpimarratu dute.”

Helburua euskal sindikatuen negoziatzeko ahalmena eta eragina mugatzea da, baina ez langileen erabakiz, estatuko legea horretarako erabiliz baizik.

Arlo soziolaboralean eskumen gabezia ageri zuten Estatutuak eta Foru-Hobekuntzak, eta estatuak areago kimatu ditu bide politiko zein judizialetik; honekin batera, inboluzio soziala dakarten politikak ezartzearren krisia baliatzeko borondateak erreakzio politiko irmo bat eragin behar du ELAren iritziz euskal erabaki esparruaren aldeko garela esaten dugunon aldetik.

Egoera honen aurrean alderdi polítiko guztiekin biltzeko asmoa agertu du ELAk.

Irakurri Ebazpena