BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK
Negoziazioak blokeatzeari uzteko eskatu diote sindikatuek Cebeki
Joan den urriaren 15ean egindako azken Negoziazio Mahaian patronalak beste aukera bat galdu zuen negoziazioak desblokeatzeko. Sindikatuek bost eguneko greba deitu zuten arren, Cebekek ez zuen proposamen berririk egin. Soldatari buruzko eskaerak lortzetik oso urrun daude, eta sindikatuen beste eskari batzuetan ia ez dago aurrerapenik.
Hori dela eta, greba ziklo berria hasi baino astebete lehenago, sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute patronalaren aurrean, Bilbon. Hitzarmen duina eskatu diote Cebeki, eta beste bost greba egun egiteko eta ekoizpena gelditzeko konpromisoa berretsi dute. Negoziazio Mahaiaren hurrengo bilera urriaren 24an izango da, ostegunean, eta Cebekek aukera berri bat izango du gatazkari amaiera emateko.
Grebarako eskubidearen urraketa behin eta berriro ari dira jasaten Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean, eta horren adibide da Lan Ikuskaritzak Etxebarriko Arteos Digital enpresari egindako arau hauste larriaren akta. ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk positibotzat jo dute akta, eta patronalari eta enpresei eskatu diete greba eskubidearen aurka egiteari uzteko.