Neurri zehatzik gabeko zerbitzu sozialen legea onartu da

2008/12/09
ELAk salatu duenez Zerbitzu Sozialen Lege Proiektuak, ez ditu arlo honetan herritarrek dituzten eskubideak onesten, ez eta eskubide unibertsal gisa ere.

Hortaz, proiektuak kontraesan handia agertzen du eskubideen unibertsaltasunaren aldeko arrazoibide orokorraren eta neurri zehatzen artean, ez baita neurririk zehaztu, izan ere. Aurreko Legearekiko jarraitutasuna eta aurreko horren helmena ikusita, zilegi da pentsatzea praktikan, proiektua onartu eta gero ere, gizarte-zerbitzuen asistentziazko izaerak bere horretan jarraituko duela, biztanle gehienak kanpoan utzirik.   

ELAren iritziz, ez du zehatz esaten zenbateko aurrekontua izango duen, zerbitzuak eta prestazioak eskaintzeko, eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroa ere ez du zehazten.  

Bestalde, sistemaren publikotasunari dagokionez, erantzukizun publikoari baino ez zaio erreparatzen, sektore pribatuari nabarmentasun handiagoa ematea eta  sektore publikotik pribatura diru-baliabide gehiago bidaltzea planteatzen delarik.

Irakurri txostena