Newell Iberiako (Hofesa) komiteak, enpresa ixtea justifikatuko zuten arazo ekonomikorik ez dagoela salatu du

2004/05/02

NEWELL IBERIAko (HOFESA) zuzendaritzak Gasteizko lantokiko aktibitatea eten egingo duela iragarri eta gero, enpresa batzordeak jakinarazi nahi du gaur egun lantokian dauden 110 lanpostuak desagertzearen aurka dagoela. Azken urteotan 142 langile kaleratu ondotik, enpresaren egoera ekonomikoak ezin daiteke izan enpresa ixteko aitzakia

Zenbait datu ezagutarazi nahi ditugu:
1º.- 2003an enpresak milioi bat euroko irabaziak lortu zituen.
2º.- Irabazi horrez gain, Gasteizko lantegiarengatik enpresak 3,5 milioi euro jaso ditu urteko.
3º.- Ondorioz esan daiteke Gasteizko lantegiak 5 milioi euro sortu dituela 2003an multinazionalarentzat.
4º.- Azken urteotan lantegiaren ondoan zeuden lurrak saldu ditu Hofesak, eta merkatuari begira, 12 milioi euroko irabaziak lortu dituela esan dezakegu.
5º.- Gai hau ulergaitza da, enpresaren iharduera ikusiz eta aurten emaitzak hobetuko dituela jakinda, urtea hasi zenetik 60 pertsona inguru lanean aritu dira kontratua ABLEen bidez sinatu zutelarik.

Ondorioz Enpresa Batzordeak adierazi nahi du, Newellek ez duela Gasteizko lantegiko aktibitatea inbertsio industrialerako gaitzat hartu, erosi zuenetik deskapitalizatu baitu inongo inbertsiorik egin gabe. Enpresa Batzordeak zenbait urte daramatza prozesu hau salatzen.

Eskumeneko erakunde guztien inplikazioa exijitzen dugu, Gasteizen mende erdia daraman enpresaren jarraipena defenda dezaten. Langileen artean askok 30 urteko antzinatasuna dute, gehienak emakumeak dira eta 50 urte inguru dituzte askok, horrek esan nahi du pertsona hauek zailtasun handiak izango dituztela lan merkatuan berriro sartzeko.

Inplikazio hau multinazionalen jarrerarekin amaitu arte jarrai dezan eskatzen dugu. "Laranjari zukua atera ondotik azala botatzea" ez luke hain merke izan behar, enpresak erosi, deskapitalizatu, inbertsioak egiterari utzi, jendea kaleratu eta lantegia ixtea askoz garestiagoa izan beharko litzateke enpresariarentzat. Instituzioek arazo honi aurre egin beharko liokete.