NOIko enpresa batzordeak itxieraren aurkako ibilaldia hasi du

2004/10/24

Tuterako NOIko enpresa batzordeak Iruñarainoko ibilaldia hasi du enpresaren egoera salatzeko eta krisiari irteera bat eskatzeko. Bestalde langile guztiak Queiles pasealekuan, Tuteran, kanpaldi batetan parte hartzen ari dira euren lanpostuen defentsan.

Duela sei hilabetetik hona enplegu erregulazio egoeran dauden langileek, Nafarroako Gobernuaren inplikazio handiagoa eskatzen dute bideragarritasun plana egin dadin, haize-errotak (aerosorgailuak) egiten dituen enpresa ez desagertzeko. Tuterako epaileak administrazio kontseiluaren etxe barruko atzipenaldia agindu du iruzur zantzuarengatik.