Nola erantzun kapitalaren eraso berriaren aurrean?

2018/05/03
Nola erantzun kapitalaren eraso berriaren aurrean? TTIP/CETA EZ ekimenak ‘Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean’ jardunaldia antolatu du maiatzaren 4an eta 5ean Bilboko La Bolsa eraikinean. ELAk bat egiten du jardunaldi hauekin eta sindikatuko ordezkaritza bat bertan izango da.

Jardunaldia maiatzaren 4an hasiko da, mahai inguru interesgarri batekin. Bertan kapitalaren ofentsiba berriari aurre egiteko gakoak aztertuko dira. Hurrengo egunean, berriz, erresistentzia eta alternatiba ezberdinen inguruan hausnartuko da.

Oharra: www.ttipez.eus helbidean eman daiteke izena.