Novaltia: 950 greba egun, 950 euro nomina

Novaltiako Zuzendaritzak (Zaragozan dago) duela 3 urte baino gehiago kendu zien hitzarmen propioa, eta 950 euro ordaintzen ditu hilean. Greba hasi zenetik, Zuzendaritzak ahal duen guztia egiten du langileak ordezkatzeko, greba eskubidea urratuz. Duela gutxi, ELAk bi epai baiesle lortu ditu, eta auzitegiek 42.000 eurotik gorako kalte galerengatik zigortu dute kooperatiba. Martxoaren 11n beste epaiketa bat egingo da oinarrizko eskubideak urratzeagatik.
Otsailaren 26an, larunbata, grebalariek elkarretaratzeak egin zituzten Bilboko erdigunean, 950. egunean. Greban dauden langileek tinko jarraitzen dute borrokan eta Europako grebarik luzeena jasaten dute, asteko egun guztietan mobilizatzen dira, eta behingoz eskatzen dute Novaltia-ko Zuzendaritza eseri dadila jasaten duten prekarietateari amaiera emango dion hitzarmen bat negoziatzera.