Oinarri orokorren aldaketa: atal berri bat sartu da

2009/01/20
Abenduaren 23an Osakidetzak ohar bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez iragarri du huts bat aurkitu dela abenduaren 3ko 232 zk.ko EHAAn, hor argitaratu baitzen azaroaren 28ko 4235/2008 Erabakia, eta hutsa Oinarri Orokorretan dago. Aipaturiko hutsa dela-eta, abenduaren 3ko 4384/2008 Erabakia argitaratu da, azaroaren 28ko 4235/2008 Erabakia aldatu duena, eta Oinarri Orokorretan 13.3 atala sartu duena. Horren eraginez merezimenduak, hizkuntza-eskakizuna eta lanbide-garapenaren maila balioesteko moduak aldatu dira.

Fitxategiak ikusteko sakatu hemen oinarri orokorra: aldaketa