Olano, Petrikorena, Rafa Diez eta Pernando Barrenarentzako baldintzarik gabeko askatasuna eskatu du ELAk

2006/03/16

ELA gaitzetsi egin ditu Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak, martxoaren 9ko greba dela eta, hainbat euskal herritarren aurka hartutako neurriak. <p>

ELAren iritziz, lanuzte egunerako deialdia Grande Marlaskak deitu dituen herritarren ekimenak baino gehiago sortu zuen jendearengan Igor Angulo eta Roberto Saizen heriotzak eragindako oinazeak eta hildakoen oroimeneko edozein ekitaldi erreprimitu izanak eragindako haserreak. Greba egunari buruz, berriz, kontuan hartu beharrekoa da grebaren zilegitasuna Eusko Jaurlaritza berak aitortu zuela, bere bozeramalearen ahotik. <p>

Edozelan ere, ELAk uste du ezin zaiela herritar hauei inork egindakoaren ardurarik leporatu, beraiek ekintza horiekin zerikusirik izan ez dutenean. Hori egiteak erantzukizun penala eskatu ahal izateko arau oinarrizkoenak ere hausten ditu. Horregatik ematen du epailearen jokabideak zerikusi gehiago duela aurriritzi, obsesio edo gorroto politikoarekin, epaile batek izan behar dituen herritarren eskubideekiko errespetuarekin eta inpartzialtasunarekin baino. <p>
.
ELAk, Juan Mari Olano eta Juan Joxe Petrikorena berehala aske utz ditzatela eta Rafa Diez eta Pernando Barrenari buruz hartutako neurriak bertan behera utz ditzatela eskatzen du.