Oñatiko Stadler enpresako EREa eta soldata murrizketa onargaitza da ELArentzat

Oñatiko Stadler enpresako EREa eta soldata murrizketa onargaitza da ELArentzat
ELAk erabat baztertu ditu Oñatiko Stadler S.A. enpresak iragarri dituen 65 langiletik 12 kaleratzeak eta gainerako langileen soldata % 30 murriztea. Enpresak arrazoi ekonomikoak eta produktiboak argudiatu ditu horretarako.

ELAren ustez, enpresaren erabaki hori onartezina da, iragarpenak langileen ia % 20 kalean uztea ekarriko lukeelako eta langileen lan-baldintzak prekarizatzeko trikimailua besterik ez delako.

Hori dela eta, ELAk azaldu du Stadler S.A.ko langileen lan-baldintzak defendatuko dituela eta egoera horren aurka borrokatzeko mobilizazioak egingo dituela.