Ondare historikoaren araudia aldatzen duen lege-dekretuaren balorazioa

2005/11/23

Bihar ondare historikoaren araudia aldatzen duen lege-dekretua aurkeztuko da Espainiako Parlamentuan. ELAk Espainiako Gobernuak prozesu honetan zehar izan duen prozedura bidegabea dela uste du. ELAk argi utzi nahi du lege-dekretuaren aurka dagoela, baina horrek ez duela esan nahi ez dituenik UGTk bere ondare historikoaren inguruan egindako eskaerak bidezkoak ikusten. ELAren ustez Espainiako Gobernuak hartu duen bideak hainbat bidegabekeri ditu, eta berdintasunean oinarritutako jarrera garden bat eskatzen du.