Ontziolen publikotasunaren eskaera egingo du ELAk asteazkenean

2004/09/12

Sestaoko La Navaleko ELAren atal sindikalak berriro eskatu du ontziolak publikoak izan daitezela, eta datorren asteazkenean langileen ordezkariekin izango duen batzarrean SEPIko zuzendaritzari iritzi hori adieraz dezan dei egin dio. ELAko atal sindikalaren iritziz, atzo Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernu buruarekin izandako batzarraren ostean ere etorkizuna ez dago argi, eta oraingoz erabaki zehatz bakarra SEPIren asmoa da: beronen arabera, La Naval publiko izango denik ez dago bermatuta.