OpenCor dendaren aurkako lehen mobilizazioak

2010/10/22
Abenduan El Corte Ingles-ek OpenCor denda bat zabalduko du. Denda hauek, espainiar Estatuan, urteko egun guztietan eta egunean 18 orduz zabaltzen dituzte. Merkataritza alorreko ordezkariak Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratu dira eta ondoren El Corte Ingleseraino joan dira manifestazioan.

 

Elkarretaratzearekin ELA, LAB, CCOO Y UGT sindikatuetako ordezkariek Iñaki Azkuna, Bilboko alkatearen jarrera salatu nahi izan dute. Izan ere,  dendak egunero eta egunean 24 orduz zabalik izatearen alde agertu da behin baino gehiagotan.

Opencor "konbenientziako" denda bezala agertzen da eta Ordutegi Komertzialen Legea ez dutela bete behar dio.
ELA igande eta jaiegunetan dendak  zabaltzeko beharrik ez dagoela adierazi du eta erabaki horren atzean zenbait merkatal kate handiren interes ekonomikoak ikusten ditu.