Oraindik ere 178.000 pertsona baino gehiago langabezia egoeran daude, eta horietatik %60ak ez du inolako prestaziorik jasotzen

2017/04/04
Egiten diren kontratu ia denak aldi-baterakoak dira eta gehienen luzaera hilabete baino murritzagoa da. Izatez, ia ez da enplegurik sortzen. Azken hilabetean 106.690 lan kontratu egin dira (97.921 aldi-baterakoak eta 8.769 mugagabeak), baina Gizarte Asegurantzako afiliazioa soilik 5.107 pertsonatan hazi da.

2017ko martxoan 178.510 lagun egon dira langabezian izen emanda Hego Euskal Herrian. Aurreko hilabetean baino 1.433 gutxiago eta urtebete lehenago baino 19.545 gutxiago dira. Hala eta guztiz ere, langabezian segitzen dutenen egoera oso larria da: langabeen %60,6ak ez du inolako prestaziorik jasotzen, urterik urte hazten doan ehunekoa delarik.

Gainera, emakumeek, gazteek eta 55 urtetik gorakoek langabezia era bortitzagoan pairatzen dute. Zehazki, 99.662 emakume daude langabezian (guztien %55,8 hain zuzen) eta 11.795ek 25 urte baino gutxiago dute.

Izatez, ia ez da enplegurik sortzen. Azken hilabetean 106.690 lan kontratu egin dira (97.921 aldi-baterakoak eta 8.769 mugagabeak), baina Gizarte Asegurantzako afiliazioa soilik 5.107 pertsonatan hazi da.

Horren arrazoia sinatzen diren kontratuen prekarietate altua da: egindako kontratu ia denak aldi-baterakoak dira (%91,8 mota honetakoak dira) eta gehienen luzaera hilabete baino murritzagoa da.