Ordezkari sindikalek Arabako Diputazioaren zerga politika salatu dute
2011/11/29
ELAko ia 300 ordezkarik parte hartu dute beste zerga polítika bat eskatzeko gaur Gasteizen egin den manifestazioan. Ekitaldia Arabako Diputazioaren aurrean amaitu da.
Protesta ekitaldian Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak eta Begoña Vazquez, eskualdeko arduradunak parte hartu dute, besteak beste.
Vazquezek gogor salatu du Arabako Diputazioak gai honen inguruan eztabaida zabaldu nahi ez izana eta polítika atzerakoiekin jarraitzeko asmoa duela, azpimarratu du. “Gizartearen parte-hartzerik ez dago erreformak proposatzen direnean. Halakorik plazaratu duenean, inongo Foru-Ogasunak ez dio bide eman eztabaida sozial eta sindikalari”. Bere esanetan,”hemen erakunde sekretu batek, Zergak Koordinatzeko Organoa delakoak hartzen ditu erabakiak, inorekin kontsultatu gabe”.
Vazquezek adierazi du ezinbestekoa dela zerga politika aldatzea “ hain beharrezkoa dugun elkartasuna bidertzeko”.