hauteskunde sindikalak

Ordezkaritza handieneko sindikatu izaera sendutu du ELAk Nafarroan 2023ko hauteskunde sindikaletan

2024/02/21
ELAk 1.552 ordezkarirekin amaitu du 2023. urtea, sindikatuak inoiz lortu duen kopuru handienarekin. Askatasunaren Sindikalaren Lege Organikoak ordezkaritza handieneko sindikatu izaera onartzen dio ELAri Nafarroan, 1.500 ordezkari baino gehiago baititu.

2010. urteaz geroztik, ELA bere ordezkari kopurua handitzea lortzen ari da, eta, 2023ko hauteskunde sindikalen amaieran, 1.552 ordezkari izan ditu guztira, sindikatuak inoiz lortu duen kopururik handiena.

Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan (LOLS) oinarrituta, 1.500 ordezkari baino gehiago dituenez, ELAk Nafarroan ordezkaritza handieneko sindikatu izaera hartu du. Ikuspegi juridikotik, besteak beste, legitimitatea ematen dio honek lanbide arteko akordioak eta arlo zehatzekoak sinatzeko, eta eskubidea estatutuetako hitzarmen kolektiboen negoziazio batzordeetan parte hartzeko.

2010. urteaz geroztik, ELAk UGTrekin eta CCOOekin duen aldea murrizten ari da, nahiz eta 2023an ELAk % 0,31 egin duen atzera bere ordezkaritzan. ELA 8,98 puntura zegoen 2010ean Nafarroan lehen sindikatua izatetik, eta 1,66 puntura dago orain. 2010-2023 aldian, nabarmentzekoa da UGTk eta CCOOk ordezkatutako elkarrizketa sozialaren sindikalismoak behera egin duela. 2010ean, UGTk eta CCOOk ordezkaritza osoaren % 55,59 zuten, eta orain, aldiz, % 48,17 dute.

Ordezkarien kopuruari dagokionez, ELAk 2023. urtea 113 ordezkariren aldearekin amaitu du UGTrengandik, eta 63ra CCOOengandik. 2010ean, ELAk 622 ordezkariren aldea zuen UGTrekin, hau da, 509 ordezkariren aldea murriztu dio. Aldi berean, CCOOrekiko aldea ere murriztu da: 2010ean 273 ordezkarirena zen, eta orain 63ra dago.

 

UGT

CCOO

ELA

UGT eta ELAren arteko aldea

CCOO eta ELAren arteko aldea

2010

1.995

1.646

1.373

622

273

2023

1.665

1.615

1.552

113

63

Hauteskunde sindikalen joerak eta bilakaerak indartu egiten dute ELAren apustu historikoa, hau da, finantzaketa autonomia eta independentzia politikoa dituen erakundea izatea. Gainera, ELAk Erresistentzia Kutxa du, eta hau tresna erabakigarria da lan baldintzak hobetzeko borroka egiteko.

Azkenik, ELAk bere militantziaren lana nabarmendu nahi du, funtsezkoa izan baita ELArekiko jazarpen eta diskriminazio urteak gainditzeko, eta UGT eta CCOOrekiko distantzia ahalik eta txikiena izateko, nahiz eta UPN-PSNko gobernuek milioi asko bideratu zituzten sindikatu horiek eta patronala finantzatzeko eta laguntzeko.