Bilboko GRAN CASINO NERVION

Ordubeteko lanuztea erosahalmena bermatuko duen hitzarmena berritzeko

2023/04/14
Bilboko Gran Casino Nervión kasinoko langileen aldarrikapen nagusia KPIren araberako soldata igoerak bermatuko dituen enpresa hitzarmen bat da.

Bilboko Gran Casino Nervión kasinoko langileek denbora daramate enpresa hitzarmena berritzeko negoziatzen. Baina enpresaren proposamenak erosahalmena galtzea dakar, KPIaren azpiko soldata igoera eskaintzen baitu. Plantillaren diru sarreren zati handi bat eskupekoak dira, hau da, diru sarrera oso aldakorrak dituzte. Soldatak ez badu bermatzen erosahalmenari eustea, lan baldintzak jasanezinak dira.

Enpresak azken urteetan izan duen galera ekonomikoa dela eta zuritzen du bere proposamena. Enpresa taldeak Bilboko kasinoa diruz laguntzen du azpiegitura aldaketei, berritzeei, kokapen aldaketei eta abarri aurre egin ahal izateko. Langileek diru horren zati bat euren lan baldintzak hobetzeko erabiltzea eskatzen dute.

Hori dela eta, langileek ordubeteko lanuztea egin zuten martxoaren 25ean, eta gaur berriro geldituko dira 20:00etatik 21:00etara, enpresa hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.