ORDUTEGI KOMERTZIALAK LUZATZEAREN AURKA

2004/12/09

ELA eta LAB sindikatuen eskutik ordutegi komertzialen aurkako elkarretaratzeak egingo dira aste honetako ostegun eta ostiralean. Bi sindikatuok jaie egunetan komertzioak ez zabaltzearen alde agertu dira eta Eusko Jaurlaritzak onartu nahi duen dekretua gaitzetsi dute. Dekretu horren arabera, saltokiek, urtero, zortzi jai egunetan edo igandetan ireki ahalko dituzte ateak.
Gaur, arratsaleko 7retan, elkarretaratzea izango da Oiartzungo Elcampo merkatalgunean, eta bihar ordu berdinean izango dira Leioako Artean, Oiartzungo Carrefuren eta Gasteizko Gorbeian.

Bilbo, 2004eko abenduaren 9an.