Oria-Goierriko ELAk Zumarragako Udalak Faustino Orbegozo Geriatrikoa ixteko asmoa duela salatu du

2006/02/08

Oria-Goierriko ELAk Zumarragako Udalak Faustino Orbegozo Geriatrikoa ixteko asmoa duela salatuko du bihar goizean Zumarragan. Oria-Goierriko ELAk kaleratutako ohar batek jasotzen duenez, "erakunde publikoek pertsona nagusiak zaintzeko zerbitzua pribatizatu nahi dute. Orain arte, Zumarragan, Udal Fundazioa den Faustino Orbegozoko Geriatrikoaren bitartez eskeintzen dute zerbitzu hau. Udalak zerbitzu hau ixteko asmoa du. Foru Aldundiak gerontológico berri bat egingo du, baina zerbitzua enpresa bati esleituko diote. Pribatizaioaren eraginak nabarmenak izango dira. Batetik zerbitzu garestiago Pertsona Nagusientzat; bestetik, 30 langile kaleratuko dituzte".

Guzti horretaz informatzeko, ELA-ko ordezkariek prentsaurrekoa eskainiko dute otsailaren 9an Zumarragako Udalaren atarian, eguerdiko ordu batetan. Ondoren, kontzentrazioa burutuko dute.