Oria-Goierriko ELAko ordezkariek elkartasuna adierazi diete enpresa-ituna berritzeko greban dauden Irizar E Mobilityko langileei

2022/05/05
Adunako Irizar E Mobilityko langileek bederatzi egun daramatzate greba mugagabean enpresa-ituna berritzeko. Gaur, Oria-Goierri eskualdeko ELAko ordezkariek babesa eta elkartasuna adierazi diete.

Greban dauden langileak indartsu eta esker onez agertu dira: "Borrokan jarraituko dugu gure baldintzak hobetuko dituen itun bat sinatu arte", esan dute.

Irizar punta-puntako enpresa den arren, bertako langileek salatu dute baldintza prekarioak dituztela, eta beharrezkoa dela enpresa-ituna berritzea beren baldintzetan hobekuntzak jasotzeko. Besteak beste, soldata-hobekuntzak, kontziliazio-neurriak, Gipuzkoako metalaren hitzarmena osorik betetzea eta kanpoan lan egiteko lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute.