Orioko atentatua gaitzetsi du ELAk

2008/07/28
Aditzera emandako komunikatu batetan, Acciona eta Fonorte enpresetako ondasunen aurka ETAk uztailaren 28an eginiko atentatua gaitzetsi du ELA-k.

Enpresa hauek A8 autobidearen hirugarren karrilaren lanetan aritzeaz gain Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan parte hartzen dute eta lehergailuen eraginez kalte materialak izan dituzte.

ELAren ustetan, AHTa eraikitzearen aurkako jarrera zilegia bada, horrek ez du justifikatzen, inolaz ere, bortxakeriaren erabilera eta ez du horren beharrik.

Azpiegitura hau galarazteko indarkeriaren erabilerak sektore zibil ezberdinetatik eta modu demokratikoan sortzen ari diren dinamikak oztopatu eta kaltetzen ditu.

Era honetan, jakina da ELAren egitasmo honen aurkako jarrera.