Ormazabal enpresako kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea
2014/12/03

Gaur goizean ELAko hainbat ordezkarik Velatia Taldeko egoitza nagusiaren aurrean (Zamudioko Parke Teknologikoan) bilkura egin dute Igorreko Ormazabaal lantegitik kaleratu zuten langilei babesa adierazteko.
Velatia taldeko Ormazabal y CIAk joan den urteko abenduan bost langile kaleratu zituen, hauen produktibitate apala argudiatuz. 41 milioi euroko irabaziak izan zituen enpresa berberak aitzakia zital bat erabili zuen Igorreko Ormazabaleko langileei beldurra sartzeko.
Kaleratutako bi langilek lehen unetik erabaki zuen Ormazabal-Velatiari aurre egingo ziola beronarpena lortu arte. Egunero, Velatia taldeko bulegoen aurrean egoten dira injustizia hau salatzeko.