Oroimena berreskuratzeko ekitaldia Lodosa eta Sartagudan

2009/11/06
ELAko militante eta errepresaliatuen sinideek hartu dute parte ekitaldian.

1936ko altxamendu militarraren ondoren ezarri zen erregimen faxistak Hego Euskal Herrian

errepresio handia eragin zuen. Errepresioa jasan zutenei elkartasuna adierazteko Lodosako pilotalekua jendez bete da. Ondoren, Sartagudako oroimenaren parkean lore eskaintza egin da errepresioa jasan zuten senitartekoak bertan zirelarik.

Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiak adierazi du Nafarroan gerra-fronterik ez zela izan, baina errepresio berezia pairatu zutela. Mendeku hutsez 3.400dik gora lagun hil egin zituzten. Pertsona hauen delitu

bakarra Nafarroa justuago, solidarioago, euskaldunago baten alde lan egitea edota lur

komunalak defenditzea besterik ez zen izan, eta kupidagabe garbitu zituzten.”Urte horietan, gainera, oraindik hein handian hor dirauten botere- eta eragin-egitura batzuk ezarri ziren, oraindik ere funts demokratikorik nahiz gardentasunik gabekoak”.

ELAk uste du memoria berreskuratu eta osatzea justiziazko eginbeharra dela. Hurrengo

belaunaldiei hain gertakari bortitzen berri eman behar zaie, eta hildako zein jazarritakoen

senideei dolua eta egia zor zaie.