Ortuellako lorezainek lehenengo hitzarmena adostu dute batez besteko % 20ko soldata igoerarekin

2022/02/17
Ortuellako 6 lorezainek, Elai Serbitzuak (ANSAREO) azpikontratakoak, lehen hitzarmena sinatu dute, eta, beste hobekuntza askoren artean, urte honetarako batez besteko soldata-igoera % 20koa da. Gainera, hobekuntzak lortu dituzte antzinatasun-kontzeptuan, plus toxiko/nekagarri/arriskutsu bat ezartzea, gertakari arruntengatiko zein profesionalengatiko bajen arloko osagarriak, hitzarmenaren indarraldiko urte guztietarako soldata-berrikuspena kontzeptu guztietan, soldata KPIren arabera eguneratzea eta lizentziak hobetzea.

Langileek hilabeteak zeramatzaten beren lan-baldintzak hobetzeko eskatzen. Izan ere, greba mugagabea hasi zuten astelehen honetan. Orain arte Lorezaintzako Estatuko Hitzarmena aplikatzen zitzaien.

ELAk oso positibotzat jo ditu hitzarmen hau eta kolektiboaren antolaketa-gaitasuna. "Grebak eta sindikatuak eskaintzen duen erresistentzia-kutxak erakutsi dute, beste behin ere, langileen lan-baldintzak duintzeko beharrezko tresnak direla".