Osakidetza erizainen preskripzioarekin ezkutatu egin da
954/2015 Dekretua argitaratu ondoren, konfirmatu egin da Osakidetzako erizainek egunerokoan erabiltzen dituzten hainbat sendagai ondontologo, mediku eta podologoen aginduz bakarrik erabil ditzaketela. Hala ere, Osakidetzak funtzio horiek burutzera behartzen jarraitzen du, salaketa egonez gero desgaitu ditzaketela jakin arren.
Osakidetzak langileen ordezkariok bildu gaitu, bere ustezko jarrera arduratsua antzezteko eta sortutako egoerari konponbide faltsuak emateko. Osakidetzaren hitzetan bere erantzukizun zibileko aseguruak erizainek burututako edozein ekintza babesten du. ELAk aseguru horren polizaren kopia bat eskatu dio Osakidetzari eta honek eskakizuna ukatu du. Zergatik ezkutatzen dute langileen interesekoa den informazio hori?
Osakidetzak, era berean, Auzitegi Konstituzionalean aurkeztu beharreko errekurtsoaren berri eman du. Baina ez dio egungo egoerari konponbiderik ematen, helegitea eztabaidatzen den bitartean erizainek bere desgaikuntza, baita kartzelaratzea, ekar ditzateketen funtzioak burutzen jarraitzen dute.
Emandako sasi-informazioez haraindi, ELAk Erizainen eta Medikuen Elkargoen arteko funtzioei buruzko akordioa eskatu du, bakoitzaren egitekoak jaso duen formaziora egokitzeko, eta Eusko Jarularitzak estatuarekiko araudi autonomoa garatu behar du emandako akordio hori islatzeko. Eta, bien bitartean, Osakidetzak lan-protokoloak moldatu behar ditu erizainak babesteko eta, era berean, dagozkion neurriak ezarri beharko ditu honek beste lanbideetan ondorio okerrik izan ez dezan.
Egoera honek haserre handia eragiten du langileengan eta ELAk dei egiten die langileei Zuzendaritzak presionatzen jarrai dezan guztiek segurtasun juridikoarekin eta lan-baldintza duinetan lan egitea lortu arte.