Osakidetzak 187 lanpostu eskaintzen dizkie bere 8.000 behin-behineko langileei
2015 eta 2016 urteetako deialdiak gehitzea, baita barne-promozioko eskaintzarekin nahastea ere, Zuzendaritzaren zikoizkeria ezkutatzeko modua besterik ez dira. EPE hau prekarietate estrukturalaren aldeko apustua da. Osakidetzak lanpostuak erraztasunez suntsitzeko aukera emango dioen behin-behineko langile kopuru handia nahi du, modu honetan suntsitu dituzte 3.000 lanpostutik gora azken 4 urteetan.
Estatuko oinarrizko legedia ere ez da aitzakia. Legedi berdina aplikagarri da eremu guztietan eta Ertzaintzan zein Bizkaiko Aldundian %100eko erreposizio tasa beteko da. Gobernu honek ez du enplegua egonkortzeko borondate politikorik, ez gehiago ezta gutxiago ere. ELAk EPE handiak burutzeko legezko proposamen ezberdinak burutu ditu eta hauetako bat ere ez du Osakidetzak aztertu.
EPE deialdi honek mobilizazioaren aldeko gure apustua berresten du, ELAk beste sindikatuekin batera 2015ean martxan jarriko duen apustua. Era honetako EPE irrigarri baten aurrean mobilizazioak justifikatuak egoteaz gain betebeharra da sindikatuontzan, eta ELAk bere eginbeharrak beteko ditu.