Osakidetzak deuseztatu ditu Galdakao-Usansoloko larrietako sei medikuen kontratuak

2022/11/14
Galdakao-Usansoloko Ospitaleko larrialdietako - EAEko larrialdietan paziente gehien artatzen dituen zerbitzuetakoa da- hamabost medikuk baino gehiagok zerbitzuaren prekarizazioa eta haren baldintzak salatu zituzten azaroaren 9an: Osakidetzak, lan karga %20 handitu arren, plantillaren % 10 murrizko zuen, eta hala izan da; Osakidetzak ez du inolako irtenbiderik eskaini, eta sei medikuen kontratuak eten ditu.

Nahiz eta Osakidetzak legez kanpo jardun eta gatazkak eragin publikoa izan, plantillaren lan baldintzak prekarizatzen alde egitea erabaki du erakundeak, eta ez du konponbiderik jarri mahai gainean, azken aldi honetan foro guztietan erakutsi duen jarrera inposatzailea berretsiz.

ELA sindikatuak urgentziazko bilera bat eskatu dio Barrualde-Galdakao ESIko Zuzendaritzari, Osakidetzari plantillako lan baldintzak hobetzearen alde egin dezan eskatzeko, eta kasu honetan, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko larrialdietako kaleratutako medikuak berehala kontratatu ditzala. Mobilizazioak ere landuko ditu sindikatuak.