Osakidetzak ELAk antolatutako formazio jardunaldi batean parte hartzeko baimena ukatu die delegatuei

2006/05/08

Maiatzaren 12an ELAk formazio jardunaldi bat burutzeko asmoa zuen Bilbon Osakidetzan dituen delegatuekin. Bileraren helburua hilabete honetarako deituta dauden lau greba egunak prestatzea zen. Hala ere, jardunaldia bertan behera gelditu da. Izan ere, Osakidetzak formazio jardunaldietan parte hartzeko baimena ukatu die ELAko delegatuei.